Ardo zuri, gazte eta fruitu-lurrinekoa da txakolina. Euskal edarien artean nagusia da, eta ondorioz, euskal herriko produktu berezi eta preziatuenetako bat. Euskal mahatsaren bi aldaerarekin egiten da txakolina: «hondarribi zuria» eta «hondarribi beltza». Mahatsondoak parrapeetan eta sareetan topatuko ditugu. Udazken hasieran egiten diren mahats-biltze zainduen ondoren ekoizten da txakolina. Era guztietako hasierako, itsaski eta arrainekin batera edateko laguntzaile ezin hobea da. Txakolinaren hiru sor-marka daude: «arabako txakolina», arabakoa alegia; «bizkaiko txakolina», bizkaikoa; eta «getariako txakolina», gipuzkoakoa. Zerbitzatzean, kopan haustea komeni da. Era horretan, gasaren pindar txikiekin batera, usainen aukera zabala askatuko du.

Categories :

Client : Euskadi

Likes : 0

Posted On : 23 Jul 2015

No comments yet

Post a comment