Sasoiko Produktuak
UUrtean zehar, sasoiko produktuak banatu egiten dira, eta oso egutegi gastronomiko gozoa osatzen dute. Egutegi horrek gidatzen ditu, hain zuzen, nola gure etxeetako, hala gure jatetxeetako sukaldeak.
Izozkailu edo hozkailuei esker, elikagaien kontserbazioa dagoeneko ez da arazoa; alabaina, produktu bakoitza bere sasoian kontsumitzeak hamaika abantaila dakartza: prezio merkeagoa, kalitate hobea eta ezaugarriei etekin handiagoa ateratzeko aukera, fresko-fresko daudenean kontsumitzen baitira. Horregatik, sasoi bakoitzak ematen dizkigun produktuekin sukaldean jardutea zentzuz jokatzea da.
Urtaro bakoitzean ekoizten dira produkturik onenak eta oparoenak. Azoketan ikus daiteke nola hilabete edo sasoi bakoitzean elikagai jakin batzuk gailentzen diren.
*
Udaberria
Udaberrian, azpimarratzekoak dira antxoa eta berdela, esnezko arkumea, Idiazabal gazta, tanta-ilartxoak edo baba berriak, orburuak, zainzuriak eta zerbak.
*
Uda
Udan, atuna eta sardinak hasten dira ikusten, eta baita Ibarrako piperminak, piperrak, tomateak eta lekak ere.
*
Udazkena
Udazkenean, berriz, hestebeteen usainak harrapatuko gaitu, eta baita onddo, perretxiko, odolki eta ehiza-produktuenak ere.
*
Negua
Azkenik, negurik sendoena iritsiko zaigu, honako hauekin: babarrunak (osagarri guztiekin: aza, odolkia eta piperminak), txangurrua eta angulak, sagardo eta txakolinez bustita, eta azkenburuko gisa, mamia, sagarrak (erreak zein konpotan), intxaurrak (gaztarekin edo intxaur-saltsa eginda) eta gaztainak.