Sagarren zuku hartzituarekin egindako edaria da sagardoa. Berau egiteko, hiru eratako sagarrak nahasten dira: mingotsa, garratza eta gozoa. Udazkenean egiten da, eta urtarriletik aurrera kontsumitu. Urriko lehenengo hamabostaldian txikitzen da sagarra, aurreneko muztioak egiteko. Eta hartzitu ostean, urtarril erdialdean irekitzen dira «kupelak». Astigarraga herria da ‘sagardoaren hiriburua’, bertan biltzen den sagardotegi mordoaren eraginez.
No comments yet