Kardua

Eguzki-lorea, espiritu txarrak uxatzeko helburuarekin baserrien sarrerako atean jartzen den sinbolo tradizionala, zehazki, basa-karduaren lorea da. Jangarria den bere aldaera dugu neguko beste barazki klasikoetako bat; izan ere, azaro eta otsail bitartean biltzen da. Nola mitologian, hala euskal gastronomian oso garrantzitsua izanagatik, kardua ez da hainbeste kontsumitzen. Landatzeko zailtasunak izaten ditu, eta garbitu ere nekez egiten da; horregatik, une berezietan dastatzeko gordetzen dira haren orri-mami haragitsuak. Zapore handikoa da, mingostasun-puntu batekin. Eta aberatsa da mineralei dagokienez.

Categories :

Client : Nafarroa, Bizkaia

Likes : 3

Posted On : 25 Feb 2015

No comments yet

Post a comment