Gernikako indabak

Babarruna edo indabak tradizio handia du euskal herrian. Eskuz ekoizten da, baserrietatik hurbil izaten diren baratze txikietan. Ekoizpen-lan honetan, ingurumena errespetatzen duten laborantza-teknikak erabiltzen dira.
Gernikako indaba, hain zuzen, eskuz ekoitzitako babarruna da, kolore gorri ilunekoa eta orban arrosakaraduna. Formaz, obal itxurakoa eta luzexka da. Gure lurretako mikroklimari esker, eta padurak hurbil daudenez, babarrun arina da, dasta onekoa. Maiatzean ereiten da babarruna, eta urritik maiatzera bitarte kontsumitzen da.

Categories :

Client : Bizkaia

Location : Gernika

Likes : 2

Posted On : 25 Feb 2015

No comments yet

Post a comment