05
Oct
2014

GURE LURREKO MERKATUA

“Gure Lurreko Merkatua” denboraldiko Bizkaiko produktuen merkatu bat da, larunbatero egingo dena. Bilboko Areatzako aterpeetan egingo da eta hogei bat ekoizlek parte hartuko dute. Bizkaimendi eta Slow Food Bilbaoi-Bizkaiaren laguntza izango dute, bi elkarte horietako ordezkariak ekitaldiak izan direlarik. “Gure Lurreko Merkatua”-k ondorengo ordutegia izango du: 10:00etatik-15:00etara.

Denboraldiko Bizkaiko produktuen merkatu berriak kontsumitzaileek elikagaiak nondik datozen, nork eta nola lantzen dituen eta fresko kontsumitzeko nola egin ezagutzea ahalbidetuko du. Era berean, baserritarrei kulturari eta landa tradizioari hain lotuta dauden beren ekoizpenei etekina ateratzeko aukera emango die. Gainera, tokiko produktuak kontsumitzeak inguruaren garapen iraunkorra bultzatzen du. Izan ere, enplegua eta aberastasuna sortzen ditu.

“Gure Lurreko Merkatua” zuzeneko salmentan oinarritutako baserritarren produktu-sarea sortzeko nazioarteko proposamenaren barruan sartzen da. Horrela, Bilboko Areatzako aterpeetara hurbiltzen direnek oso-osorik Bizkaian ekoiztu, prozesatu, banatu eta kontsumitzen diren produktuak erosi ahalko dituzte. Hainbat produktu mota egongo dira: haragia, hestebeteak, esnekiak eta eztia, barazki eta fruta freskoak, kontserba begetalak, ardoak eta txakoliñak, sagardoa, ozpinak, ogia, gozokiak eta arrain kontserbak.
Bertako salgai guztiek errespetatuko dituzte “Ona, bidezkoa eta garbia” irizpideak. Onak, zaporeagatik eta usainagatik; garbiak, ekosistema errespetatzen duten prozesu tradizionalen bidez lortuak direlako eta bidezkoak, arrazoizko prezioan saltzen direlako eta ekoizleei baldintza duinak bermatzen dizkietelako.

No comments yet

Post a comment