Ingredients:
- Litro bat ardi esne (Ultzamakoa eta erre gabea)
- Gatz apur bat
- 5 koilaratxokada gatzagi
- 50 gr. Intxaur aurreko gauean zurituak
- 50 gr. Txilar ezti
-
- Serves
- 5
- Type: esnekiak
- Course: azkenburukoa
- Skill: erraza
Ultzamako mamia txilar eztia eta intxaurrekin
Esnea egosi gatz apurrarekin.hau egosten denean, epeltzen utzi. Behin epela dagoenean ( 35ºc gutxi gorabehera), gatzagia bota tantaka. Nahasketa nahastu eta esnea erabiliko diren ontzietan edo kaikuetan jarri. Ondoren, mamia hozten utzi leku fresko baten eta mugitu gabe esnea gogortzen den arte. Mamia zerbitzatu eztia eta intxaurrekin. Garrantzitsua da mamia giroko tenperaturan zerbitzatzea, honela, bere zapore guztia garatuko baita.
No comments yet