Ingredients:

  • 4 sagarrak (errezil sagarra bada hobe)
  • Azukrea
  • Gurina
  • Ardo goxoa
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Cargando...
    • Serves
    • 4

Sagar erreak

Sagarrak ongi garbitu lehenik. Laban edo antzeko tresna baten laguntzaz, sagarrari bihotza kenduko diogu. Sagarrari mozketa txiki batzuk egingo dizkiogu azalean, erretzen ari denean hau berotasunagatik ez dadin lehertu.

Sagarrak erretilu batean jarri eta azukre eta ardo gozoz bustiko ditugu aurretik egindako zulotxoak, hauek gurinez estaliz.

Labean sartuko dugu 30 minutuz 180º-ra.

Kontutan izan behar dugu sagar mota guztiak desberdinak direla eta eman beharreko erreketa maila desberdina izan daitekeela.

Sagarrak aranpasez edo pikuz bete ditzakegu, hauek azukrea ordeztuz.

Kanelaz hautseztatu ditzakegu.

Hobe epelak jatea.

Askari edota postre moduan jan daitezke.

No comments yet

Post a comment