Ingredients:

  • 4 Legatz zati 200 gr. koa bakoitza
  • 200 gr. legatz kokotxa
  • 2 baratxuri zati txiki txiki moztuta
  • Txakolin tanta batzuk
  • Oliba olio dl. bat
  • Koilarakada erdi perrexil txiki txiki moztuta
  • Litro erdi arrain salda
  • 20 txirla
  • Gatza
  • Koilarakada bat irin
  • Nahi izan ez gero pipermin pixka bat
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Cargando...
    • Serves
    • 4

Legatza saltsa berdean txirla eta kokotxekin

Buztinezko kazuelatxo batean olioa, baratxuri txiki txiki moztua eta gindilla jarriko ditugu, baratxuria gainera igotakoan irina bota eta oliotan lagako dugu ondoren txakolin tantak bota eta ebaporatzen utziko diogu, azkenik salda botatzeko. Minutu bat utzi irakiten eta aurretik gazitu ditugun legatz zatiak botako ditugu, azala goraka dutelarik eta almejak ere bota ahal litezke.

3 minutuz bertan irakiten utzi eta ondoren koilara batekin eta kontu handiz jiratuko ditugu legatz zatiak eta beste 2 minutuz lagako ditugu irakiten, legatz zatiak oso lodiak badira beste minutu bat laga daiteke. Eta beharrezkoa izan ez gero salda pixka bat bota legioke. Azkenik perrexila bota eta sutatik atera, mugimendu txiki batekin saltsa ligatzen saiatuko gara, ondoren gure gustura gatza bota eta bukatu dugu.

No comments yet

Post a comment