Ingredients:
- 4 ogi xerra ( fruitu lehorrena edo pasena izan litzateke)
- 4 foie zati bakoitza 80 gr. takoa
- 2 perretxiko
- Porru bat (zati zuria bakarrik)
- Añanako eskala gatza
- Pipermin beltza
- Baratxuri ale bat
- Oliba olio tantak baratxuriaz zaporeindartuta
-
- Serves
- 4
Foie perretxikoekin
Sartagi batean ogi xerratua doratuko dugu zaporeindartutako oliba olio tantekin. Porrua lerro fin finetan moztuko dugu, ondoren oliba olioan frijitzeko, hauek paper xurgagarrira aterako ditugu ondoren gordetzeko.
Perretxikoa garbitu eta laukitan moztu ondoren baratxuri txiki txiki moztuarekin batera salteatuko dugu.
Foie a zartagin batean markatuko dugu.
Pintxoaren aurkezpena
Ogi xerratuen gainean foiea jarriko dugu, ondoren honen gainean perretxiko zati batzuk, ondoren gatza gure gustura botako diogu eta azkenik porru zati eta dekoratzeko belar batzuk gainean jarriz bukatuko dugu.
No comments yet