Ingredients:
- Kg erdi Tolosako Babarruna
- Tipula txiki 1
- Oliba-olioa 5 goilarakada
- Gatza
- 1'5 l ur
- Lagungarriak (irudimenaren arabera): Ibarrako piperrak, txerrikiak (odolki, sahieski, lukainka, urdaia ....) eta aza.
- Type: lekaleak
- Course: jaki nagusia
- Skill: erraza
Babarrunak
Babarrunak eltze batean jarri ur hotzarekin, oliba-olioarekin eta xehe-xehe txikitutako tipularekin.
Eltzea su bizian jarri irakiten hasi arte, gero, sua moteldu eta babarrunak gutxi gorabehera ordu pare batez makal-makal irakiten eduki. Egiten ari diren heinean, eta beharrezkoa baldin bada, ura botaz joan.
Babarrunak ondo eginda daudenean, gatza bota eta su motel-motelean eduki minutu batzuetan. Jateko atera baino lehen, sutatik kanpora utzi salda loditzeko.
Aurkezpena eta lagungarriak
Bakoitzak duen gustu eta irudimenaren arabera. Tradizioa, babarrunak eltzean bertan ateratzea da, eta batez ere, txerri-haragia (odolkia, txorizoa, saiheskia, urdaia…) aza egosia eta Ibarrako Piparrak izaten dituzte lagungarri.
No comments yet