Mamia
Euskal gastronomiako produktu naturalenetako bat da. Ardi-esnearekin eta gatzagi naturalarekin egiten da. Jan ahala, eztia edo azukrea botatzen zaio, baina nahastu gabe. Historiaurreko azkenburukoa da. Garai hartan, artzainek egurrezko ontzietan (kaikuak) berotzen zuten esnea, barnean harri gori bat sartuta, zapore ketu berezia izan zezan. Ardi-esnea bezalaxe, negu bukaeran dago gozoen.
No comments yet