Urduñako harana da barraskilo onenak hazten diren ingurune naturala. Hezetasun-, euri- eta landaredi-baldintza paregabeei esker, haran hori toki bikaina da barraskiloaren hazkuntzarako. Barraskiloak elikadura osasuntsua izaten du, belarrak eta hirustak janez. Barraskiloak urteko hainbat sasoitan kontsumitzen dira, eskualdearen arabera. Arabarrek, esaterako, san prudentzio egunean jaten dituzte, udaberri hasieran. Egosita jaten dituzte, perretxikoekin eta arkumearekin. Bizkaian, berriz, udazkenean bildu, eta zahiarekin eta ereinotz-hostoekin batera, tiradera batean gordetzen dituzte, gabonetan eta urte berrian jateko.
No comments yet