Itsas zapoa
Itxura deigarria eta berezia dauka. Gorputz osoarekin alderatuta dauzkan buru izugarria eta aho erraldoia dira arrain honen ezaugarri bereziak. Modu ugaritara presta liteke. Haragi sendoa eta gihartsua dauka. Horregatik erabiltzen da otarrainaren ordezko gisa. Oso freskoa jan behar da. Gastronomiari dagokionez, lehentasunezko tokian dago arrainen sukaldaritzan.
No comments yet