Zerba
Euskadin bada bertako aldaera bat: derioko zerba horia. Samurra delako eta daukan zaporeagatik eta fintasunagatik da ezaguna. Nahiz eta urte osoan egon eskuragarri, barazki hau dastatzeko sasoirik onena udazken amaiera eta udaberri hasiera da. Tradizioz, euskal etxeetan, ortuari honekin batera txitxirioak jaten dira. Bete-beteko jakia eta gustagarria da neguan. Maiatzetik urrira bitartean erein edo landatzen da, eta 70-80 egunera jasotzen da uzta.
No comments yet