Errezeta samurrak eta jolas dibertigarriak. Txiki-Txoko
Sasoiko gastronomia
Euskadi toki abantailatsua da sukaldean jarduteko. Itsasoa dugu, itsaski eta arrokako zein hondarreko arrain zoragarriekin; onddo eta perretxikoz jositako mendiak; baratzeak, barazki- eta ortuari-aukera zabalekoak; zelai berdeak, haragi onenak hazteko; eta baita esnekiak eta eratorriak ere.
Ahozuria den edonork ezinbestean ezagutu behar ditu elikagaien sasoiak eta haien bizi-zikloak, eta horren arabera aritu sukaldean, jakirik onenak lortzeko eta produktuari etekinik onena ateratzeko. Alabaina, baliabide horiek zaindu eta babestu ere egin beharko ditu, agortu ez daitezen, eta etorkizunean horiez gozatzeko aukera izan dezagun.
Nork ez ditu dastatu Getariako tomateak udan, Igeldo mendiko ilartxoak udaberrian, errezil-sagarrak udazkenean edo Urbasako artzainek prestatutako mamia neguan?
Sasoi bakoitzak, eta baita eskualde bakoitzak ere, bere produktu izarrak ditu. Beraz, Euskadin unerik onenean ditugun harribitxi gastronomiko horiek gure azoketara iristeko zain egon beharko dugu.
Gehiago irakurri