Porruak
Porruaren denboraldia irailetik martxora bitartekoa da. Sasoi horretatik kanpokoak berotegietakoak dira. Porrua da, zalantzarik gabe, neguko barazkien erregea. Neguko salda eta eltzekoetan erabiltzen da batik bat, leundu eta zaporea ematen baitu. Porru-saldan du protagonismorik handiena. Horixe da, hain zuzen, euskal sukaldaritzaren jakirik ezagunenetako bat. Porru-patata dugu beste jaki tipiko bat. Porrua neguan ereiten da, eta udaberrian eta udan landa daiteke. Erein eta 120-160 egunera bildu daiteke.
No comments yet