Orburua

Daukan itxurari esker, ‘baratzeko lore’ izendapena jaso du. Nafarroan, soil-soilik lantzen da “nafarroako orburu zuria” izenekoa. Aldaera hau gainerakoetatik bereizten da itxura biribila duelako eta goiko aldean zirkulu-zulo bat duelako, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko. Abuztu hasieran landatzen da; bilketa, berriz, mailakatuta egiten da, udazkenean: sei egunean behin, eta eskuz gainera. Bigarren agerraldi bat ere izaten da, martxo erdialdean biltzen dena; eta baita hirugarren bat ere, uztailaren erdialdera datorrena.

Urtaroa: ,

Probintzia : Nafarroa

Herria : Tudela