Pikillo piperra
Pikillo piperra nafarroako hego-mendebaldekoa da. Eta 8 udalerrik dute sor-marka: andosilla, azagra, cárcar, lerin, lodosa, mendabia, san adrián eta sartaguda. Batez ere, ontziratuta merkaturatzen dira. Txikiak dira, haragi askokoak, piramide-itxurakoak eta zapore zein usain berezikoak. Apurtxo bat minak ere badira. Beteta jaten dira bereziki, baina baita haragien zein arrainen osagarri moduan edo entsaladetan ere. Produktu berezi honen bilketa irailetik abendura bitarte egiten da.
No comments yet