Azenarioak
Baratzeko sustraiak dira azenarioak. Gordinik zein egosita jan daitezke. Handienak dira onenak: laranja kolore bizikoak, berdaxka fresko eta malgudunak, eta ahal dela, azaoan. Apirileko aurrenekoak motzak, samurrak eta gozoak dira. Maiatzetik ekainera bitarte, nanteskoak agertzen dira. Eta hilabeteek aurrera egin ahala, azenarioak luzeagoak eta lodiagoak egiten dira. Otsailetik urrira bitartean erein daitezke, eta 65-100 egunera jasotzen da uzta.
No comments yet