Ilarrak

Ilarrak, leka barnean, maiatz-ekain inguru horretan agertzen dira lehendabizikoz. “armazoiak” leuna, irmoa eta berdea izan behar du. Garrantzitsua da ale irintsuak ez izatea, eta komenigarria da erosi eta berehala jatea. Malko-ilarrak, zehazki, alean dauden azukreak almidoi bihurtu aurretik biltzen diren ilarrak dira. Horregatik, jaki gozo-gozoa izaten da. Neguan ereiten da, eta 4-6 hilabetera jasotzen da uzta.

Urtaroa:

Probintzia : Gipuzkoa

Herria : Getaria