Baserriko arrautzak
Baserriko arrautzak, hain zuzen, baserritarrek hazitako oiloenak izaten dira. Oiloak aire zabalean hazten dituzte, ongizate-baldintza ezin hobeetan. Oilo hauek aske bizi dira, eta laboreak jaten dituzte (% 50etik gora, artoa). Euskal baserriko arrautzen zaporea gainerako arrautzena baino indartsuagoa eta gozoagoa da; eta, gainera, gehiago irauten du ahosabaian. Ohiko arrautza baino askoz ere horiagoa da, hegaztiek duten elikadura dela tarteko.
No comments yet