Teknika tradizionalen bidez modu naturalean ekoizten da. Sukaldari eta aditu ugarik «munduko gatzik onenetako bat» dela diote. Gatza ekoizteko garaia bat ala beste izan liteke, urte bakoitzeko baldintza meteorologikoen arabera. Oro har, maiatzean hasten da, eta irailean bukatu. Hainbat gatz mota daude: kristaldua, ezkatatan, likidoa eta puntaduna; horixe da preziatuena. Gatz-estalaktita fin bat da, kalitate eta araztasun handikoa; larrainetan, egituretan eta kanaletan etengabe eta tantaka gesala sartzearen ondorioz sortutakoa.

Categories :

Client : Araba

Location : Añana

Likes : 1

Posted On : 23 Jul 2015

No comments yet

Post a comment