Barbarina

Arrain urdina da, maiatzetik abuztura bitartekoa. Bi mota daude: arrokakoa eta lokatzekoa. Lehenengoak kolore ikusgarriagoa dauka, eta kalitate hobeagokoa da. Kontserbazioari dagokionez, kontu handienarekin ibili beharrekoa da, berehala hartzen baitu zapore txarra. Frijituta edo parrillan presta daiteke. Jendeak oso gogokoa du arrain honen gibela. Zumaiako flyschetan arrantzatzen da.

Urtaroa: