Arabako babarrun pintoa
Arabako babarrun pintoa, hain zuzen, tradizioan eta modu nabarmenean urte askoan arabako nekazaritza-ustiategietan izan den babarrun mota da. Luzera txikiko babarruna da, arrautza-formakoa eta kolore gorri ilunekoa, orban zuriekin. Dastatzean, nabarmentzekoa da ahosabaian duen leuntasuna. Maiatzean ereiten da. Eta irail amaieran biltzen da uzta, eskuz. Ondoren, lehortzen uzten da, denbora gehiagoan edo gutxiagoan, urte horretako klimatologiaren arabera (zenbat eta euri gehiago egin, orduan eta denbora gehiago eduki behar da lehortzen).
No comments yet