14
Urt
2015

XXII Sagardo Berriaren Eguna

Urtarrilaren 14an, txotx denboraldi berriari hasiera emango diote Astigarragan. Sagardoaren Lurraldeak uztaren ezaugarriak erakutsiko ditu eta sagardo berria dastatzen aukera izango da.

Hasierako ekitaldia 12:00etan izango da. Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, Sagardoetxea Museoan sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. ‘Loreak’ filmeko protagonistak izango dira aurtengo lehen kupela irekiko dutenak eta, honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitu.

Ez dago iruzkinik

Argitaratu iruzkin bat