San Tomaseko Feria
San Tomas festa egun bakarrekoa da: abenduaren 21ekoa. Egun horretan Donostia landa-merkatuan eraldatzen da, eta txistorra da protagonista nagusia. Postu ugari ezartzen dituzte. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira.
Txistorra saltzeko postuak eta produktu ezberdinen saltokiak: kokapenak
San Tomaseko Feria dela eta, abenduaren 21ean, hiriko hainbat aldetan, txistorra saltzeko postuak eta produktu ezberdinen saltokiak jarriko dira. Guztira 235 postu, haietako 65 postuk artisautza salduko dute; 2013an baino 25 postu gehiago.
Artisautza postuak: kokapenak
Aurten 65 postu jarriko dira; batez ere Txurruka eta Elkano kaleetan eta Sarriegi plazan.
San Tomaseko Lehiaketak
- Euskal Herriko XIX. Txistorra Lehiaketa: Lehiaketa abenduaren 21ean izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, Gipuzkoa plazan.
- Lur Gaien Lehiaketa Erakusketa: Lehiaketa, abenduaren 21ean goizeko 09:00etatik aurrera, Konstituzio plazan ospatuko da.
- Donostialdeko Ezti Lehiaketa: Urtero bezala, abenduaren 21ean, goizez, Bretxako plazan egongo den karpan ospatuko da Donostialdeko Ezti Lehiaketa.
Feriako protagonista – Txerria
Feriako protagonista txistorra da, eta honen irudi gisa, txerria. Urtero bezala, Konstituzio plazan ezartzen dute nahi duen guztiak ikusteko. Leitzako Arro baserritik iritsi zaigu Feriako protagonistarik nagusiena: MAIKRUX. Berrobin ekainean erosi eta irailean Leitzara eraman zuten 5 urteko txerri honek San Tomas egunean 360 kilo inguru izango ditu, eta Konstituzio plazan ikusgai egongo da 10:00etatik 20:00etara.
No comments yet