23
Jul
2015

Añanako Gatza: Slow Fooden baluarte produktua

Añanako Gatza munduan aitorpen goren hori duten 400 produktuetako bat da.

Añanako Gatza, munduko onenetakotzat joa, Gatz Haraneko iturburuetatik jariatzen den gesalaren lurrunketa naturalaren emaitza da. Gatz Harana paisaia bitxia da, leheneratze-prozesuan dagoena, milaka plataforma edo erak, ubidek, putzuk eta biltegik eratua. Gatza kristalizatzeko modua hiru faktoreren ondorio da: eguzkia, haizea eta gatz-egileek baliaturiko teknika tradizionalak.

Añanako Gatzaren kalitatea nazioarteko sukaldari onenetako batzuk bermatuta zegoen: Martín Berasategui, Joan Roca, Pedro Subijana, Eneko Atxa, Andoni Luis Aduriz, Dani García, Patxi Eceiza, Francis Paniego eta Diego Guerrero. Baluartek aitorpena dakarkie gatzaren kalitateari, ezaugarri organoleptikoei eta berau ekoizpen-modu iraunkor eta paisaiarekiko adeitsuari.

Baluarteak nazioarteko Slow Food mugimenduak 1999tik sustaturiko proiektuak dira. Beraien helburua da laguntza ematea produktuei isolamendutik ateratzeko, zailtasunak gainditzeko eta merkatu desberdina topatzeko, produktuen balioekiko sentiberagoa.

Slow Food elkarteak 100.000 bazkide eta milioika jarraitzaile biltzen ditu mundu osoan. Guztiak batera -janari goxoaren gozamenak eta nork bere komunitatearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoak sakonki motibatuta, inplikatuta eta batuta- oihartzun paregabea dira, eta, gainera, balizko merkatua eratzen dute Añanako Gatzarentzat.

Baluarteak Bioaniztasunerako Slow Food Fundazioak kontrolatzen ditu teknikoki. Slow Fooden ekimen horrek, proiektu bati hasiera emateko eskabidea jasotzen duenak, ekoizleak ezagutzeko aurreneko bisita antolatu eta abiarazteko baimena ematen du.

Slow Food Fundazioak ez du modu autonomoan hartzen Baluarteei hasiera emateko erabakia, baizik eta nazio- eta eskualde-mailako eskabideak jaso ondotik. Añanako Gatzaren kasuan, 2006tik Zaporearen Kutxako kide izanda, Slow Food Arabak eta Añanako Gatz Harana Fundazioak sustatu zuten hautagaitza.

Espainian, hamar produktuk baino ez dute Baluarte aitorpena. Zerrendan sarturiko azkena Añanako Gatza izan da. Aurretik bazeuden, besteak beste, Karrantzako ardi-gazta, Jilocako azafraia, Maestrateko milaka urteko olibondoen birjina-olio estra, Ballobargo kaparra, Euskal txerria edo Sitgesko malbasia ardoa.

No comments yet

Post a comment