Nekora (txamarra)
Tamaina ertaineko karramarro bat da, gastronomian asko erabiltzen dena. Nekora harrapatzeko garaia urteko lehenengo sei hilabeteetan izaten da. Nekorak erostean, garrantzitsuena ez da tamaina, baizik eta freskotasuna eta oskol barneko pisua eta haragi sendoa. Azken alderdi hori egiaztatzeko, pixka bat astindu behar dira, barnean haragia dutela ikusteko, eta ez soilik ura. Oro har, emeak arrak baino hobeak dira, zapore handiagoa baitute eta beteagoak baitaude. Gehientsuenetan, egosita jaten dira; alabaina, plantxan, salteatuta edo parrillan ere izugarri gozoak daude.
No comments yet