Legatza

Oso preziatua den itsas arraina da. Euskal sukalde-liburuetan gehien aintzat hartutako arrainetako bat da. Alabaina, gastronomia-balioa galdu zuen gaixoentzako jana zela esaten hasi zirenean. Ezin konta ahala prestatze-modu ditu: saltsa berdean, bilboko eran frijituta, parrillan errea, sagardoarekin erregosia… Gure sukaldaritza ondoen ordezkatzen duen jakietako bat, berriz, legatza koxkero erara da. Legatzaren atal ugari jan daitezke: kokotxak, kokotea, arrabak, masailezurrak, hegalak eta solomoak. Urte osoan zehar arrantzatzen da, baina udaberriko legatza da gozoena.

Categories :

Client : Bizkaia

Location : Bermeo

Likes : 0

Posted On : 25 Feb 2015

No comments yet

Post a comment