13
Feb
2015

Uzta berriaren aurkezpena. Txakolin eguna 2015.

Getariako Txakolina Jatorri Deitura Eusko Jaurlaritzak 1989.urtean errekonozitu zuen aurrez, zona honetako ardoaren sektorean egindako lan haundiaren ondorioz. 2014ko irailak 21ean errekonozimendu honek 25 bete zituen eta Kontseilu Arautzaileak emandako garantiazko prezintoarekin merkaturatzen den 25. aldia izango da 2014ko uzta behin indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen kontrol guztiak pasata.  Eremu geografikoa: Gipuzkoako Lurralde Historikoa Inskribatutako azalera: 402 has. Inskribatutako mahastizaleak: 96 2014ko uztan inskritatuak dauden upategiak 29: Aian 2, Alkizan 1, Arrasaten 1, Deban 1,   Getarian 12, Hondarribian 1, Mutrikun 1, Olaberrian 1, Oñatin 1, Orion 1 eta 7 Zarautzen.  Garrantzizkoa da azpimarratzea upategi guztiak lehenik mahastizaleak direla, hau da, mahatsa ekoizten dutela, txakolina egiten dutela eta beraiek direla merkaturatzen dutenak. Errekomendatutako mahats barietateak: Ondarrabi Zuri, mahastien % 95 ean aurkitzen den mahats barietate zuria da, Ondarrabi Beltza  mahastien % 3 an aurkitzen den mahats barietate beltza da eta gainontzeko %2 erreglamenduak onartutzen dituen barietate zuriek osatzen dute: Chardonay, Riesling, Gros Manseng eta Petit Courbu. Azken barietate hauek upategian sartzen den mahats guztiaren %20 baino gehiago ezingo du gainditu Ondarrabi Zuri oinarrizko barietate bezala mantentzeko eta baita Getariako Txakolina-ren ezaugarria mantentzeko. 2014ko uztaren produkzioa: 3.515.000 kilo eta bataz-beste 2.433.600 litro. Getariako Txakolina ia guztia txakolin txuria da (%96), anekdotikoa izanik txakolin gorri eta beltzaren produkzioa (%4). Eguraldiari dagokionez, 2014ko udaberria ona izan zen landarearen loraldirako eta ondorioz aurtengo uztaren produkzioa kantitateari dagokionez oso ona izan da. Udaran eta udazkenaren hasieran berriz,  mahatsa jasotzeko garaian edukitako tenperatura altuekin eta euri gutxi eginda  Jatorri Deituran inskribatuak dauden mahastietan kalitatezko mahatsa produzitzea lortu da. Txakolinaren zertifikaziorako Jatorri Deiturak kontratatutako Kontrol Organoa HAZI da. Fundazio honen helburua Kontseilu Arautzailearekin batera  produktuaren kalitatea ziurtatzea da araudia beteaz. Getariako Txakolina botila bakoitzaren kapsulean eta zenbatua dagoen zigilu batekin identifikatzen da, upategi bakoitzak jartzen duen bere etiketarekin batera. Banaketa: Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten  %75-%80-rekin eta gainontzeko Euskadi %10rekin. Estatu mailan nagusiki Madril eta Bartzelona %5-10-rekin eta azkenean % 8 kanpora exportatzen dute: azpimarratzeko Estatu Batuetara %65, Frantziara %11, Ingalaterra %7 eta %10 Japoniara. 2013-2014 denboraldian, inskribatuak dauden %55 upategiek Jatorri Izendapeneko produkzio osoaren  %8 exportatu dute. Honek nahi du esan aurreko uztarekin alderatuz exportazioa %75- ean haunditu dela.

No comments yet

Post a comment