Ingredients:
- Udaberriko zizak, 500 gr.
- 12 baserriko arrautz
- Pipermin bat
- Olibazko olioa
- Gatza
- Nahi izanez gero, ogi frijitu xerra batzuk
-
- Serves
- 6
- Type: arrautzak
- Course: hasierakoa
- Skill: erraza
Zizen nahaskia
Lurra izanez gero, zizak trapu umel batez garbituko ditugu (ez ditugu inoiz jarriko iturriaren azpian). Ondoren, eskuak erabiliz, zati txikietan zatituko ditugu. Ale txikiak, osorik utziko ditugu.
Zartagin batean sutan jarriko ditugu olioa, zizak eta pipermina, dena batera. Zizak ez dira frijitu behar, erregosi baizik. Zizak egiten diren bitartean, arraultzak katilu batean irabiatuko ditugu.
Zizak erdi eginda daudela, pipermina atera eta botako dugu. Zizak ere ez ditugu gehiegi egingo, eta erdi gordinik utziko ditugu.
Zizak katilura pasako ditugu, arrautzekin nahasiz. Ur asko askatu baldin badituzte, zartaginean bertan erreduzituko dugu eta arrautzarekin nahastuko dugu.
Beste zartagin bat sutan jarriko dugu, olibazko olio tanta batekin, eta beroa dagoenean, katiluaren edukina bertan hustuko dugu, nahaskia prestatuz.
Nahi izanez kero, ogi frijitu xerra batzuekin zerbitzatu dezakegu.
No comments yet