Osagaiak:

  • 800 CK esne
  • 200 CK nata
  • 150 gr irin
  • 140 gr. gurin
  • 150 gr. urdaiazpiko txiki txiki moztuta
  • 150 gr. idiazábal gazta rallatu
  • Ogi xigortua
  • Japoniako ogi xigortua Panko izenekoa
  • Arrautz batitua
  • Gatza
  • Pipermin zuria.
  • Intxaur muskatua

Urdaiazpiko eta idiazábal gaztaren etxeko kroketak

Kazuela batean gurina jarriko dugu, urtu ondoren irina gehitu eta egurrezko koilara batez mugituko dugu, dena bola bat egin arte.

Kontuz erre gabe (Roux) eta pare bat minutuz sukaldatzen laga eta ondoren pixkanaka esne eta nata nahasketa gehituko dugu, inoiz ez dena batera grumorik egin gabe, hau dena beti varilla batez mugituz 20 minutuz su baxuan.

5 minutu falta direnean urdaiazpikoa sartai batean salteatu eta idiazábal gaztarekin batera bexamelera botako dugu.

Bexamelari gatz eta intxaur muskatua botako diogu gure gustura eta dena gurinez bustitako erretilu batera botako dugu eta film plastikoaz dena inguratuko dugu, bexamelaren azala ukituz, horrela ez zaio kostrarik egingo, hau hozkailuan utziko dugu egun batez.

Denbora pasata, bexamela erretilutik atera, moztu eta kroketak egingo ditugu. Irinetik pasa, ondoren arrautz batitutik eta azkenik ogi xigortu eta Panko nahasketatik (30%70%). Olio ugarian frijitu hau 180 gradutan dagoelarik