Osagaiak:

  • 4 txangurro, osotara 2 kg inguru
  • Tipula bat
  • 100 g. gurina
  • Baso erdi bat olio
  • Brandy kopa bat
  • Gatza
  • Ozpina
  • Ogi erraiatua
    • Anoak
    • 4

Txangurro labean

Lapiko batean txangurroak ur hotzez estali, bi eskukada gatz eta ozpin zorrotada batekin erantsiz. Ura irakiten hasten denetik, 10 minutuz utzi lapikoan irakiten.

Jarraian, lapikotik atera eta hozten utzi, txangurroaren mamia oskoletik apurka banatu ahal izateko. Oskola gerorako gorde.

Beste lapiko batean tipula txikitua, gurina eta olioa poliki berotzen jarri. Txangurruaren mamia bertan gehitu eta brandyarekin flanbeatu.

Ondoren, aurrez egindako saltsa amerikarra (behean ikusi dezakezue errezeta) erantsi eta poliki-poliki 10 minutuz irakiten utzi.

Behin nahasketa guztia egina dagoela, txangurroen oskoletan banatu. Gurin apur batez eta ogi erraiatuaz estali.

Labean berotu 10 minutuz gutxi gora-behera.

Mahaian, oskolean bertan zerbitzatzen da eta koilara txikiarekin jaten da.

Txangurrurako saltsa amerikarraren errezeta

Osagaiak:

  • Tipula bat
  • Porru bat
  • Nullam ac sapien sit
  • Bi azenario
  • Perrexil sorta bat
  • Baso erdi bat olio
  • 200 g zigala
  • 100 g karabinero
  • Brandy kopa bat
  • 1/2kg tomate
  • ½ litro arrain salda
  • Gatza eta piperbeltza

Tipula, porrua, azenarioak eta perrexila ondo txikitu eta baso erdi oliorekin kokelean jarri. 15 minutuz su txikian berotzen jarri.

Beste aldetik, zigalak eta karabineroak ere ondo txikitu, oraindik gordinak daudelarik. Kokelera gehitu eta dena elkarrekin beste bi minutuz berotu.

Ondoren, Brandy kopa bat erantsi eta flanbeatu.

Horri, tomate zatitua, arrain salda, gatza eta piperbeltza ere gehitu, eta beste ordu erdi batez berotzen utzi.

Amaitzeko, nahasgai horiek guztiak txikitu eta azken aldi batez berriro egotzi.