Osagaiak:

  • Kantauriko hegaluze mendrezka lata 1
  • Zarauzko baserriko 2 tomate
  • Tipulin 1
  • AƱanako gatza
  • Oliba olio birjina estra
  • Ozpin baltsamikoa
    • Anoak
    • 2

Tomate eta mendrezka entsalada

Hasteko, tomateak atal erditan zatitu.

Gero, tipulina juliana erara txikitu eta tomatearen gainean zabaldu.

Mendrezkaren olioa xukatu ondoren, hegaluze-laskak kontu handiz atera eta platera estaliz sakabanatu.

Ehotutako piperbeltz ikutu bat eman eta estra birjina den oliba olioa isuri entsaladaren gainetik.

Amaitzeko, ozpin tanta batzuk gehitu.