Osagaiak:

  • 4 Esne ogi
  • 250 Cl esne
  • 125 Cl esnegain
  • 50 gr. azukre
  • Bainila adar erdia
  • Karamelatzeko azukrea
  • Bainila izozkia
    • Anoak
    • 4

Karamelatutako esne ogizko torrada bainilazko izozkiarekin

Esnea berotuko dugu esnegain eta bainila adarra erdiz erdi irekita usain osoa botatzeko. Esne ogia moztuko dugu bi laukitan eta aurreko nahasketarekin bustiko dugu, ordubete bertan utziz esnea ongi ogiaren barrura sartzeko.

Presentazioa

Azukrea botako dugu torradan gainean eta soplete baten laguntzarekin edo pala elektrikoarekin karamelatuko dugu.

Ondoren bainilazko izozkiaren laguntzarekin jarriko dugu platerrean.