Ingredients:

  • 250 gr. Euskaltxerri txerriaren haragi xehatua
  • 250 gr. Nafarroako txekorrraren haragi xehatua
  • Arrauts irabiatu bat
  • Moldeko ogiaren 2 xerra, esnetan busti eta xukatuak
  • Tipula erdia txiki txiki moztuta eta olio askotan sartuta eta xukatua
  • Baratxuri bat txiki txiki moztuta
  • Perrexila txiki txiki moztuta
  • Gatza
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Cargando...
    • Serves
    • 4

Euskolabel hanburgesa etxeko kétchup arekin

Erretilu batean osagai guztiak nahastu eta espatula batez landuko dugu dena nahasteko. Ongi garbitu eta lehortu lana egin behar dugun mahaia eta pilota batzuk egingo ditugu, ez oso handiak eta bi film plastiko zatiren artean jarriko ditugu. Indarra eginez pilotak zabalduko ditugu forma borobila emanez. Eskuekin forma borobilduko diogu eta 1.5 – 2 cm-ko lodiera emango diogu. Ondoren metalezko bandeja olioztatu batean jarriko ditugu. Behar izan arte izozkailuan gorde eta momentua iritsitakoan plantxan egin.

 

Ketchup prestaketa

Tomateak ongi garbitu eta zati txikietan moztuko ditugu. Bestalde tipulak eta baratxuria txiki txiki moztuko ditugu. Ondoren kazuela handi batean azukrea eta vinagrea bateratuko ditugu, ondoren espeziak, laurela, gatza, tomateak, típula eta baratxuria bateratuko ditugu. Ondoren dena 30 minutuz sutan edukiko ditugu. Ondoren laurela eta itzea kendu eta irabiagailutik pasako dugu. Ondoren beste 30 edo 20 minutuz edukiko dugu sutan, dena loditu harte. Bukatzeko gatza botako diogu gure gustura eta hoztu. Jadanik badaukagu etxeko super Ketchupa!

No comments yet

Post a comment