Hegaluzea

Kantauri kostalde osoan, arrain urdin gutiziatuena da. Bere denboraldia ekainetik urrirakoa da. Haragi gorria du, gantzatsua. Eta mendrezka da jendearentzat zatirik gogokoena. Erreta, plantxan, parrillan, saltsan, erregosita, entsaladan zein eskabetxean jan daiteke. Marmitakoa dugu euskal jaki tipikoen artean nagusia. Banaka-banaka harrapatzen dituzte hegaluzeak; modu tradizionalean, kanaberarekin eta beita biziarekin.

Urtaroa: