Gibelurdina
Gibelurdinak jaki bikainak dira, perretxiko zaleen oso gustukoak. Haragi irmoa du, nahiko sendoa. Zapore handikoa da, hurraren zaporearen oso antzekoa; alegia, gozoa. Txapelaren kolorea berde-urdinkara da, eta oinarrian, zurixka. Multzotan egoten da, espezie hostozabalen basoetan. Batik bat, udan.
No comments yet