Euskal herrian ez dago eztia baino produktu naturalagorik. Eztia jariakin gozoa da, loreen nektarretik erleek egina. Erleek polena jaso, bildu eta substantzia propioekin nahasten dute; azkenik, argizari-paneletan biltzen dute. Ezti bakoitzaren ezaugarri fisiko eta kimikoek lotura dute erleek jaso duten nektar motarekin. Hainbat ezti mota daude: lore askotakoa, ezkaizkoa, txilarrezkoa, erromerozkoa… Eusko labela duten eztiak ezti gordinak, freskoak eta kalitate handikoak dira. Erlauntz txikietan modu tradizionalean ekoitzitakoak izaten dira.
No comments yet