Euskal herriko kulturaren, paisaiaren, gastronomiaren eta bizimoduaren zati da sagarra. Bertako aldaeren artean, errezil sagarra dugu erregina. Errezil herriarekin dauka zerikusia, nahiz eta bertan, sagar horri “ibarbisagarra” esaten dioten. Asko erabiltzen da sukaldaritzan zein gozogintzan. Garratza da, baina azukre asko dauka. Txalaka sagarrarekin batera, sagardoa egiteko preziatuena da. Urri eta azaro bitartean eskuratu ahal izango dugu.

Urtaroa:

Probintzia : Gipuzkoa

Herria : Regil