Antxoa

Arrain urdina eta sasoikoa da antxoa. Haragitsua eta gantzatsua. Arrantzaleek zein etxeko andreek oso gustukoa dute, arrain honek dituen ezaugarri berezi ugariengatik. Arrain zuriek baino askoz ere gantz kopuru handiagoa dauka; izan ere, bizkorrago mugitzen da, itsaso- eta ozeano-hondoak zeharkatuz. Udaberrian, martxo eta maiatz artean, freskoa kontsumitzen da. Baina urte osoan zehar jan daiteke, erdikontserban edo ozpinetan. Antxoaren tamainaren arabera, baterako zein besterako erabiliko da: txikia bada, kontsumorako; eta handia bada, berriz, kontserbarako. Antxoa berehala hondatzen da. Noiz arrantzatu duten eta zer-nolako manipulazioa izan duen, horren araberakoa izango da bere kalitatea. Irailean ere egon badago antxoarik, baina lehorragoak dira.

Categories :

Client : Bizkaia

Location : Bermeo

Likes : 4

Posted On : 25 Feb 2015

No comments yet

Post a comment